2013/10/01
2013/09/17
2013/06/01
Errezeta batzuk
Kaixo taldekideok: babak diela ta, errezeta batzuk jartzettut, a ber animatzen juten gean.....
http://www.hogarutil.com/cocina/recetas/habas.html
http://www.directoalpaladar.com/recetas-de-legumbres-y-verduras/receta-de-habitas-frescas-con-jamon
2013/05/31
2013/05/07
Baratzan dantzan hitzan
Kontsumo Taldeak haragiak eta esnekiak eskainiko ditu maiatzetik aurrera
Azkoitiko Baratzan Dantzan kontsumo
taldea martxan da dagoeneko, eta herriko 17 familik barazkiz osatutako
otarrak astero jasotzen dituzte. Oraingoz, “eguraldiak laguntzen duen
einean” urtaro bakoitzeko barazkiz osatutako saskiak jaso dituzte, eta
hala jarraituko dutela adierazi du taldeak: “Aurten elurra lagun izan
dugunez, pentsa baino gehiago luzatu zaigu ilarra edo letxugak sartzen
hasteko epea. Hala ere, arrautzen, intxaurren eta ogien banaketa astero
egiten jarraitzen dugu”, esan zuten taldeak atzo egin zuen
prentsaurrekoan. Dena den, taldeak jakinarazi duenez, produktu berriak
lortzeko ahaleginetan dabil kontsumo taldea, eta datorren hiletik
aurrera oilaskoa, haragia, gazta edota jogurta banatzen hasteko asmoa
dute. “Gertutasuna, ekoizteko modua eta baserritarren jarrera eta
motibazioa dira ditugun irizpideak produktu berriak aukeratzeko orduan”.
Horrez gain, taldearen erronketako bat da 25 familietara iristea, eta
ekimenarekin bat egitera gonbidatu ditu herritarrak. “Helburua
baserrien etorkizuna bermatzea da, eta ezinbestekoa ikusten dugu
herritarrok bertoko elokagaiak kontsumitzeko ahalegina egitea”.
Azkoitiko Bieta baserriko nekazari Iñaki Oñederrak ekoizten dizkie
barazkiak, eta astelehenero jasotzen dituzte otarrak, berdura plazan,
18:30ean. Otarra bakoitzak 15 euroko prezioa du, eta taldeak adierazi du
familien artean erdibana egiteko aukera ere badagoela.
Era berean, auzolanerako lantaldea ere osatu dute, baserritarrarekin
“harremana sendotzeko asmoz”. “Modu honetan guztiok sentitzen gara
baratzeko eginbeharren arduradun eta partaide”, diote. Taldearen
helburua herrian “elikadura burujabetzarantz” pausoa ematea denez,
horretarako iniziatibak martxan jartzeko beste lantaldea ere osatu dute.
Kontsumo taldera batzeko edota informazio gehiago jasotzeko 619-50 30
84 telefonora deitu edo baratzandantzan@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)